Eusko Token

PILOTA FANDOM

PILOTA FANDOM

Pilota Fandomen helburua pilotaren kirola publiko gaztearekin lotzeko erronkari heltzea da. Horretarako, erronka horri aurre egitea erabaki dugu, artearen erabilera eta teknologia berriak uztartuz, kolektibo hori kirol horretara hurbiltzea sustatuko duen proiektu baten bidez. Horrela, Ane Zufiaurre Seijo (Irun, 1996) bertako ilustratzailearen laguntzarekin, 18 kromo digitaleko bilduma bat sortu da, hiruko sei serietan banatuta, pilotaren balio identitarioan oinarrituta.

ILUSTRATZAILEA

Ane Zufiaurre Seijo (Irun, 1996) ilustratzailea da. Lehenbiziko hitza esan aurretik, papera eta arkatza eskuan zuela hasi zen marrazten. Aurrerago, ikasketak zirela-eta, zientzia eta artea uztartu nahian, ilustrazio zientifikoan murgildu zen. Zufiaurrek bisuala den oro dibulgatzeko tresna ezinbestekoa dela uste du; betiere, testua lagun duelarik. Hartara, egun, ondarea ardatz duen Bideari proiektua garatzen eta arlo editorialean kolaboratzen dihardu.