Eusko Token

Eusko Token

ZER DA EUSKO TOKEN?

Arteko arte galeriak, Jaime de los Ríos artistak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak lankidetzan sortutako proiektu honen bidez; gazte, nerabe eta natibo digitalei, arterako bidea irekitzeko sarbide berriak abiarazi nahi ditugu, zehazki, gaur egun, gero eta ezagunagoa den Blockchain teknologiaren bitartez.

 

Era berean, tradizionalki arte galerien esparruan ikusi ez diren arte disziplinetan jarri nahi da arreta. Horrela, hain ezagunak ez diren arte disziplinak ikusarazi nahi dira, eta herritarrei eskuratzeko aukera berritzaileak eman. Hein berean, bildumagintza artistikoaren hasiera ere erraztu nahi da, pertsona desberdinen artean arte-obra bat eskuratuz, jabekidetzaren ideia erreferentziatzat hartuta.

 

Horrela, NFT-en bitartez, Blockchain teknologia erabiliz, hain ezagunak ez diren arte disziplinetako piezak eskuragarri jarri nahi ditu proiektuak. Arte pieza hauek digitalak diren heinean, jabetza seguruagoa izatea ahalbideratze da.

EKITALDIA

Pasa zen Abenduaren 2an, ekitaldia izan genuen Arteko arte galerian. Bertan bertsolariak izan genituen eta hauen bertso sakonak bildu ostean, hauek NFT formatuan ipintzeko aukera izango dugu.

 

Hona hemen ekitaldiaren laburpen txiki bat: