Bertso gehienak bezala, momentuko inprobisazioa da. Kasu honetan 2022ko abenduaren 2an Donostiako Arteko arte galerian aurrera eraman zen saioan sortua. Bertso saio horretan proposaturiko gaia Bertsoaren eta NFTen arteko harremana izan zen. Horrela Aitorren bertso honetan, hiru kontzeptu horien arteko harremana aurkitzearen zailtasunak ikus ditzakegu, hau da, artea, bertsolaritza eta NFTak.