Eusko Token

FAQ

ZER DA NFT BAT?

NFT bat benetakotasunaren ziurtagiri digitala da, blockchain teknologiaren bidez objektu bakar bati lotua. Mundu digitaleko objektuak irudikatzen ditu (baina mundu errealekoak ere bai), berezko ezaugarriekin batera, eta haien benetakotasuna eta jabetza egiaztatzen du (gaur egungoa eta historikoa). Antzekotasun bat etxe baten jabetza-eskritura izan liteke: eskritura ez da etxea, baina eskriturarik gabe ezin duzu etxearen jabetza frogatu, ezta saldu ere.

Edozer adieraz daiteke digitalki NFT baten bidez, eta blockchain teknologia ezin hobea da horretarako: notarioaren edo kontabilitate-liburu digitalaren papera egiten du, eta bertan objektu horri buruzko informazioa eta haren egiletza eta jabetza modu aldaezin eta gardenean erregistratzen dira, eta bertara jo dezakegu hura kontsultatzeko edo harekin elkar eragiteko, behar dugun guztietan.

ARTEAREN INGURUKO NFTak

NFTei esker, arte digitaleko lan baten egiletza eta jabetza egiazta dezakegu (irudi-euskarri bat, bideo bat, audio bat, eta abar), bere ezaugarriekin batera. NFTk, bere egiletza blockchain bidez ziurtatzeaz gain, aktibo horrekin gertatu diren transakzio guztiak erregistratuko ditu, eta artistari royaltiak (opariak) kobratzea erraztuko dio jabe berrien etorkizuneko transakzioengatik, bere kontratu adimendunean hala hitzartzen bada (smart contract).

Horregatik guztiagatik, NFT funtsezko tresna bihurtu da artistentzat, batez ere digitalentzat: beren obrak babestu eta salerosketa errazagoa egitea ahalbideratu baitu teknologia honek.

SMART CONTRACTS

Blockchainen barruan funtzionatzen duten programa txiki batzuk dira, eta, beste edozein kontratutan bezala, klausulak izan ditzakete. Horren abantaila nagusia da klausula horiek modu gardenean eta automatikoan aktibatzen direla. Adibidez, aktibo edo objektu digitalaren jatorrizko egileak etorkizunean sortzen den transakzio (salerosketa) bakoitzeko komisio bat ( %) kobra dezake.

NON ETA NOLA EROS DAITEKE NFT BAT?

Arte NFTak hainbat modutara eskura daitezke: egilearen eta eroslearen arteko zuzeneko transakzioak, enkante etxe tradizionaletan, Marketplace -etan… Azken honetan erostea izan ohi da ohikoena.

NFTen Marketplace bat mota horretako aktiboen salerosketako online merkatu bat da: e-commerce moduko bat, non egileak bere obraren NFTa sortu eta argitara dezakeen, eta non erosleek bere intereseko obrak bilatu eta eros ditzaketen.

Gainera, tarifa batzuen truke, zerbitzu gehigarri batzuk eskaintzen dituzte, blockchainen NFTak sortzeko prozesua errazteko, baita ondoren biltegiratzeko ere. NFTen marketplace ugari daude, eta ezagunenetako batzuk OpenSea, Rarible, Mintable edo SuperRare dira, beste askoren artean.

Kasu honetan, NFTak BAKARTSen merkaturatuko dira. Euskal NFTen Marketplace bat da, sortu berria, eta artistei eta kultura-erakundeei (museoak, jaialdien antolatzaileak, etab.) laguntzen die NFTak sortzen eta teknologia horretan oinarritutako proiektuak garatzen.

NOLA EROSTEN DA NFT BAT? ZENBAT KOSTATUKO ZAIT NFT HONEK?

NFTak blockchain teknologietan oinarritzen direnez, gehienetan kriptomonetetan salerosten dira Marketplacen barruan.

Oraingo honetan, Bakarts-en marketplace-aren ezaugarriei esker, NFTaren merkaturatzea moneta arruntean (eurotan) eta kreditu-txartelarekin egiten da. Bakartsen helburua da interesatuek aktibo horiek eskuratzea eragozten duten oztopo teknologikoak pixkanaka ezabatzea.

Hala eta guztiz ere, ezinbestekoa da oraindik ere diru-zorro digital bat erabiltzea (Polygon blockchainarekin bateragarria izan behar du), aktibo digitalaren (NFT) propietatea transferitu ahal izateko.

DIRU-ZORRO DIGITALAK EDO WALLETS

Mundu errealean zorrorik gabe erosketak egitera joaten ez zaren bezala (zure txartelak eta dirua gordetzeko), zorro berezi mota bat behar da bloke-kate batekin transakzioak egiteko (blockchain). Wallet edo txanpon horiek blockchain zifratzeko teknika aurreratuak erabiltzen dituzte erabiltzaileei segurtasuna emateko eta bermatzeko. Horrela, walletak modu seguruan gorde, bidali eta jaso ditzake kriptomonetak edo beste kriptoaktibo batzuk (NFTak, adibidez).

Kriptomoneten wallet mota desberdinak daude, baina bi kategoria handitan bana ditzakegu:

Online diru-zorroak (hot wallets), aplikazioak izan daitezkeenak edo nabigatzailerako luzapen gisa instalatu daitezkeenak. Adibidez, Coinbase edo Metamask.

Diru-zorro fisikoak edo hardwarekoak (cold wallets), Interneteko konexiorik gabe funtzionatzen duten gailu fisikoak. Aukerarik seguruena izan ohi dira, baina baita garestiena ere, eta ez online wallet bat bezain moldakorra (nahiz eta tamaina txikiko gailuak diren zurekin eraman ditzakezunak). Trezor eta Ledger dira adibide batzuk.

Walletekin egindako eragiketak gako publiko eta pribatu batzuekin babestuta daude. Gako publikoa zure bankuaren kontu-zenbakia da, eta, gako pribatua, zure banku-txartelaren PIN zenbakia. Gako publikoa edozein pertsonari eman diezaiokegu, dirua (edo NFT bat) bidal diezagun, gure funtsak ateratzeko arriskurik gabe. Gako pribatua da zure aktiboak (zure kriptoak, zure NFTak, zure funtsak) babesten dituena, horiek eskuratzeko giltza ematen dizuna eta munduko mimo guztiarekin zaindu behar duzuna. Gako pribatua duenak sarbidea du. Funtsezkoa da inork ez ezagutzea zure gako pribatua.

ZER EGIN DEZAKET NIRE NFT-arekin?

NFTen erosleek eskubidea dute NFTa bera edukitzeko, saltzeko, mailegatzeko edo transferitzeko. Eta bai, saltzen esan dugu: edozein artelanekin bezala, nahi baduzu, salgai jar dezakezu. Oro har edozein marketplacen egin dezakezu, baina zati hau, interesatzen bazaizu, zuri uzten dizugu ikertzen.

ETA ZER EZIN DEZAKET EGIN NFTrekin?

Oro har, kontratuetan kontrakoa xedatzen ez bada, eta esplizituki, erosleek ez dute eskubiderik arte digitaleko obraren kopiak egin eta saltzeko, lanaren egile-eskubideak transferitzeko edo jatorrizkoan oinarritutako lan eratorriak sortzeko (kamisetak, katiluak, posterrak, etab.).

Zentzu horretan, NFTek artista edo galeria bati erosten diozun edozein artelanen antzera jokatzen dute: obra erosteak ez du esan nahi egile-eskubideak automatikoki aldatzen direnik.