Era berean, arreta jarri nahi da tradizionalki arte galerien esparruan erakutsi ez diren arte diziplinetan. Horrela, hain ezagunak ez diren adierazpenak ikusarazi eta bide batez tokiko sormen sarea indartuko da, baita herritarrei pieza horiek eskuratzeko aukera berritzaileak eman ere. Horren ondotik, bildumagintza artistikoaren hasiera erraztuko da, pertsona ugariren artean arte-obra bat eskuratuz eta jabekidetzaren ideia erreferentziatzat hartuta.